XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Itxon ondiño, esaten dau Astokillo'k, emen izentau ein biu juesa, gure auziyau ebatziko dauena, zeintzuen aldera errazoia yausten dan.

-Iru izentau daiguzen ba; zuek bat, guk beste bat, eta irugarrena tabernerue izen daitela.

- Ontzat.

- Epaikari-irukotxa autu dabenian, onek agintzen dau izparra irakurteko, ta azeri irakurlariyak onan diño: IDIYEK EGAIZ.

New York Asshead and Company deritxon Bazkuna'k bialdu ditu amabi idi gizen, Nord Dakotako Cando] uritik Chicago'ra, egaizkin andi baten, amalau orduan beterik uri biyen arteko 1.500 kilometruak.

Trenez baño ariñago ta merkiago egin ei da eruate ori, ta Asshead Bazkunak beste amar egaizkin eskatu ditu Pittsburg'eko egaizkin-lantegi baten.

- Orra ba, diñoe azeriyek, zelan egiya dan idiyek egaiz yuan dirala.

- Zuek ¿zer diñozue? - esaten dabe epaikariyak Astokillo'ri ta Mandokillo'ri begira.

- Guk diñogu, darantzu Astokillo'k, idiyok eztabela egaiz egin, egaizkin edo aeroplanuen eroan dituez.

- Baia, dana dala, eurek goitik, aixez, yuen dira- diñoe azeriyek.